DEIALDIAREN LEGEZKO OINARRIAK – LANBIDE HEZIKETARAKO BEKAK

2018/19 ikasturtea

AURKIBIDEA

1. Beken xedea

2. Hautagaien baldintzak

3. Beken zenbatekoa eta banaketa

1. Beken ordainketa

4. Eskabideak aurkeztea eta epeak

1. Eskabidearen eredua eta aurkeztu beharreko dokumentazioa

2. Aurkezpen epea

5. Bekak hautatu eta adjudikatzea

1. Baldintza orokorrak

2. Bekak adjudikatzeko irizpideak

3. Erreklamazioak

6. Bekadunen betebeharrak

1. Oinarriak onartzea

7. Datuak tratatzea

8. Prozesuaren egutegia

1) BEKEN XEDEA

Lanbide Heziketarako Beken Programa Petróleos del Norte (Petronor) enpresaren ekimena da. Aipatu sozietatea Bizkaian, Muskizen, Muñatones eraikinean, San Martineko 5. zenbakian helbideratuta dago eta bere identifikazio zenbakia A-48053243 da.

Lanbide Heziketarako bekek hezkuntza aukera bezala lanbide heziketa sustatu eta bultzatzea eta, ondorioz, enplegagarritasun gaitasuna hobetu eta lan-merkatuan errazago sartzea dute helburu.

Guztira 35 beka emango zaizkie ikasle gazteei, Petronorren findegiaren inguruneko udalerrietan erroldatuak badaude:

• Abanto-Zierbena

• Muskiz

• Zierbena

Helburua ikasleen egiazko irakaskuntza gastuei laguntzea da, horregatik, beken hornidura gastu horiek ordaintzeko izango da.

2) HAUTAGAIEN BALDINTZAK

Petronor beken hautagaiek honako baldintzak bete beharko dituzte:

a. becasfp.petronor.com (http://www.becasfp.petronor.com) helbidean online irisgarri den eskabidearen inprimakia egiaz betetzea eta eskatzen zaion dokumentazioa eranstea.

b. Abanto-Zierbena, Muskiz edo Zierbenan 2016eko maiatzaren 1a baino lehen bizitzea.

c. Goi mailako (GMPZ) edo maila ertaineko (MEPZ) prestakuntza zikloren batean, eskatzen diren espezialitateetan, matrikulatua egotea. Bakarrik ikasturteko nahitaezko praktikak (LP), LH DUALA edota proiektuaren modulua egin behar dituzten ikasleak baztertuak geldituko dira.

d. Ikasturtea errepikatzen ari direnei ez zaie bekarik emango.

e. 2017/2018 bekaren onuradunek matrikulatu ziren ikasturteko jakintzagai guztiak gaindituak izango dituzte.

Desgaitasuna duten pertsonak gizarteratu eta lan merkatuan sartzeko Petronorrek definitutako politikarekin bat, beken % 10 % 33 edo hortik gorako desgaitasun onartua duten ikasleentzat gordeko da, betiere gainerako baldintzak betetzen badituzte.

 

3) BEKEN ZENBATEKOA ETA BANAKETA

Gehienez 35 beka emango dira honako zenbatekoekin:

Maila Ertaineko Prestakuntza Zikloetarako (MEPZ) bekak: beka bakoitzeko 800 euro.

• Instalazio elektriko eta automatikoak

• Telekomunikazioaren instalazioak

• Mantentze-lan elektromekanikoa

• Mekanizazioa

• Planta kimikoa

• Soldadura eta galdaragintza

Goi Mailako Prestakuntza Zikloetarako (GMPZ) bekak: beka bakoitzeko 800 euro.

• Industria robotika eta automatizazioa

• Eraikuntza metalikoak

• Instalazio termikoen eta fluidoei buruzkoen proiektuak garatzea

• Fabrikazio mekanikoan diseinua

• Kalitatea aztertu eta kontrolatzeko laborategia

• Instalazio termikoen eta fluidoei buruzkoen mantentze-lanak

• Industria mekatronika

• Fabrikazio mekanikoan produkzioaren programazioa

• Industria kimika

• Telekomunikazioen sistemak eta informatikoak

• Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak

Bekaz gozatzen 2018/2019 ikasturtean hasiko da. Beka ikasturte akademiko bati aplikatuko zaio.

3.1. Bekak ordaintzea

Beka ematen denean, zenbateko ekonomikoa honako moduan entregatuko da:

• 2018ko Urria- Abendua: 300 euro aurrerakinaren kontzeptupean, online plataformaren bitartez bekaren xede den prestakuntza zikloan matrikularen frogagiria eta helburu berdinarekin udalen emandako bestelako bekarik jaso ez dela adierazten duen zinpeko adierazpena bidali ondoren.

• 2019ko Urria: 500 euro, online plataformaren bitartez espediente akademikoa bidali ostean. Nolanahi ere, horretan ikasleak lanbide modulu guztiak gainditu dituela egiaztatuko da.

Ikasleak lanbide modulu guztiak gainditu ez baditu, ikastetxean baja eman bazaio edo matrikula baliogabetu bada, bigarren ordainketaren transferentzia ez du jasoko.

Deialdiko 2 ikaslerik onenek bonus osagarria jasoko dute, beren ahalegina balioztatzeko. 800 euro gehiago emango zaizkie, betiere batez beste beren notak 8,5 gainditzen badu.

Edozein arrazoirengatik ikasleak ikasketak uzten baditu, egoera berria Petronorri jakinarazi beharko dio eta aurrerakin kontzeptupean jasotako zenbatekoa itzuli behar al duen zehaztuko du.

Bekak, nagusiki, banku transferentziaren bitartez ordainduko dira, bidalitako dokumentuak originalak direla egiaztatu ondoren eta onuradunak sinatutako beka onartzeko dokumentua nahiz legezko oinarriak jaso ostean. Ikaslea adingabea bada edo bere banku konturik ez badu, familiarena baizik, banku txeke nominala emango zaio.

Ikasle bekadunak jaso behar dituen zenbatekoen gainean, Petronorrek zerga atxikipenak gauzatuko ditu, araudi aplikagarriarekin bat hala egin behar badira.

4) ESKABIDEAK AURKEZTEA ETA EPEAK

4.1. Eskabidearen eredua eta aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskabidea web becasfp.petronor.com (http://www.becasfp.petronor.com) helbidean inprimaki irisgarriaren bitartez bete beharko da eta honako dokumentazioa izango du pdf formatuan edo irudian (jpg, gif):

a. Erroldatze ziurtagiria, Abanto-Zierbena, Muskiz edo Zierbenako udalerriren batean 2016eko maiatzaren 1a baino lehen egoitza duela egiaztatzen duena.

b. Ikasketak egin diren ikastetxeak konpultsatutako noten buletina, prestakuntza zikloa egiten uzten duena.

c. Lanbide heziketako zentroak egindako matrikula orria.

d. NAN edo AIZ

Eta aurrez ikusitako kasuetan bidezkoa bada, honako agiri eskaneatuak erantsi beharko dira pdf formatuan edo irudian (jpg, gif):

a. Familia liburua

b. Desgaitasunaren ziurtagiria (% 33 edo hortik gorakoa)

c. Bestelako ziurtagiri/justifikazioa

Ikasleak inprimakia osatu duenean eta erantsi beharreko dokumentazioa atalean zehazten diren dokumentuak aurkeztu dituenean, eskatzaileak eskaera online bidal dezake (bidalitakoan ezingo da aldatu).

Oinarri hauek zorrozki betetzen ez dituen eskabiderik ez da onartuko eta 3) puntuan zehaztutako baldintzak betetzen ez dituzten hautagaiak baztertuak geldituko dira. Gauza bera gertatuko da eskatzen diren datu guztiak ez dituztenekin edo akatsez osatu dituztenekin. Beraz, hautagaiei gomendatzen zaie eskaera inprimakia nahikoa denboraz gainbegiratu eta arreta handiz osatzea eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehenago edozein gorabehera konpon dadin.

Online plataforma ez bada, dokumentazioa bidaltzeko bestelako modurik (adibidez posta arrunta edo elektronikoa) ez da onartuko.

Ikasleak datuen eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren egiazkotasunaren gainean erantzukizuna izango du eta, bestela, zehaztasunik ezaren edo aurkakotasunaren ondorioz izan ditzakeen erantzukizunak bere gain hartuko ditu.

Aurkeztutako datuak faltsutzen badira edo edozein dokumentu ez badago ala forma akatsa badu, eskabidea baliogabe daiteke.

Beka bat adjudikatzen bada, egiaztapen egokiak egiteko edota dokumentuen egiazkotasuna zehazteko dokumentazio originala eska daiteke.

Eskabidea aurkezten denean oso-osorik eta eragozpenik gabe onartuko dira Lanbide Heziketako Beken Deialdirako Legezko Oinarri hauek.

4.2. Aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 26an irekiko da eta 2017ko urriaren 16ra arte egongo da irekita.

Bekaren eskabidea adierazitako epeetan aurkeztuko da eta epez kanpo bidalitako izen-emateak ez dira onartuko. Gauza bera gertatuko da bidaltzeko arestian adierazitakoekiko bitarteko desberdinak erabiltzen badira.

 

 

ç

5) BEKAK HAUTATZEA ETA ADJUDIKATZEA

Bekak hautatu eta adjudikatzeko prozesua norgehiagokaren araubidean garatuko da, beraz, izen-emateak aldi berean ebaluatuko dira, irizpide berdinez baliaturik. Hala, aurkeztutako ikasle guztiek aukera berdinak izango dituzte.

Bekak Hautespen Batzordeak adjudikatuko ditu, deialdian xedatu eta argitaratutako irizpideen babesean.

Deialdian aurrez ikusitako epea amaitutakoan, deskribatutako prozesuarekin bat, Hautespen Batzordeak posta elektronikoz jakinaraziko dio ikasle bakoitzari aurre-adjudikazioa eta beken adjudikazio formala.

Beka aurre-adjudikatu ostean, adjudikazioaren jakinarazpenean adierazten zaion epean, ikasleak online plataformaren bidez hurrengoak aurkeztu beharko ditu:

Beka onartzeari buruzko agiria eta legezko oinarriak onuradunak sinatuak. Dokumentu hau eskura egongo da Ikaslearen Gune Pertsonalean eta firmatu nahiz pdf formatuan edo irudian (jpg, gif) 2 MB gainditu gabe eskaneatutakoan, Komunikazioen Atalean plataformaren bidez bidali beharko da. Ez da aurrerakina ordainduko dokumentua jaso gabe. Bekaren aurre-adjudikazioaren jakinarazpena hartzen denetik, hautagaiak 5 egun izango ditu dokumentazioa bidaltzeko. Aipatu epean izapide hori egiten ez badu, hautagaiak bekarako eskubidea galduko du. Ez da bekaren lehenengo ordainketa egingo bekaren zenbatekoak ordaintzeko IBAN eta banku kontuko zenbakia dokumentua jaso gabe. Ikasleak kontuaren titularra izan beharko du eta, hala ez bada, txeke nominatiboa egingo da.

5.1. Baldintza orokorrak

a) Hautespen Batzordeak erabakiko du hautagaiak aukeratzea eta bekak ematea eta bere zereginerako askatasun osoa izango du.

b) Hautagaiek Hautespen Batzordearen erabakiaren aurka edozein lege ala judizioz kanpoko ekintza mota guztiei uko egingo diete eta oinarri hauen edukia oso-osorik onartuko dute.

c) Hautespen Batzordeak hutsik, zati batean edo oso-osorik, aitor dezake beken adjudikazioa.

d) Petronorreko zuzendaritzak, ondorengo errekurtsorik gabe, bekak izapidetzean eta ebaztean izan daitezkeen gorabeherak ebatz ditzake.

e) Beka udalek emandako bekekin bateraezina da, helburu berdinerako izanez gero.

 

 

 

5.2. Bekak adjudikatzeko irizpideak

Eskatzaile bakoitzari azkenean emandako puntuak honako baremoen arabera adjudikatuko dira:

• Irizpide akademikoak: espediente akademikoaren batez besteko aritmetikoaren nota balioetsiko da.

Beharrezko dokumentazioa: ziurtagiri akademiko ofizial originala, ikasketak egiten ari diren ikastetxeak egindakoa, prestakuntza ziklora iristea ahalbidetzen duena.

• Irizpide ekonomikoak

• Bestelako egoera pertsonal edota familiarrak (norberaren motibazioa, bere kargura seme-alabak dituzten ikasleak, familia ugaria edo guraso bakarrekoa 2 seme-alaba edo gehiagorekin, umezurtza edo familia bakarreko egoitza, etab.)

Beharrezko dokumentazioa: familia liburua, motibazio gutuna, etab.

5.3. Erreklamazioak

Ikasleak hautatzeari buruzko erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira online plataformaren bitartez (Ikaslearen Gune Pertsonala – Komunikazioen Atala). Idazkia Hautespen Batzordeari zuzenduko zaio. Horretarako, ikasleek 5 egun baliodun izango dituzte, komunikazioaren posta elektronikoa jasotakoan.

Erreklamazioak Hautespen Batzordeak izapidetuko ditu eta ikasleari erantzungo dio. Nolanahi ere, zehaztutako irizpideen arabera hartutako erabakia justifikatuko du. Prozesu honekin erreklamazioaren mekanismoa amaituko litzateke eta ikasleak Hautespen Batzordearen erabakien aurka edozein lege edo judizioz kanpoko ekintzari uko egingo lioke.

Beste bitarteko batzuk (hala nola, posta arrunta edo elektronikoa) erabiliz iristen diren erreklamazioak edo komunikazioak ez dira onartuko.

 

6) ONURADUNEN BETEBEHARRAK

Beken onuradunak hurrengoetara behartuak daude:

a. Bekaren hornidura emandako helburura bideratzea, hau da, 1. puntuan zehaztutako egiazko irakaskuntza gastuetan laguntzera.

b. Erakunde emaileen aurrean beka eman eta gozatzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzera.

c. Bidezkoa bada, beka ematea zehaztu zuten baldintzak eraginkortasunez betetzen direla ziurtatzeko egiaztapen jarduerak betetzera.

d. Ikasketa maila bereko edo goi mailagoko titulu akademikoa baduela edo lortze bidean dagoela aitortzera.

e. Online plataformaren bidez (Ikaslearen Gune Pertsonala – Komunikazioen Atala) helburu berdinarekin beste beka batzuk lortu dituela jakinaraztera, edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatutik badatoz.

f. Online plataformaren bidez (Ikaslearen Gune Pertsonala – Komunikazioen Atala) honakoak jakinaraztera: matrikula baliogabetzea, ikastetxean baja ematea edo beka emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatzea.

6.1. Legezko oinarriak onartzea

Petronor LH beken deialdian izena ematen bada, partaideek oso-osorik onartzen dituzte oinarri hauek. Oinarri hauek aurrez ikusten ez dutenerako edo horiek interpretatzeko, Petronorrek hartuko ditu bere ustez egokienak diren erabakiak, proiektuak behar bezalako garapena duela bermatzeko.

 

7) DATUAK TRATATZEA

Eskabidean edo bekaren adjudikazio eta gozamen prozesuan edozein unetan eskatzaileek eskuratutako datu pertsonalak, bai eskuratutako informazioaren bidez edo aurkeztutako dokumentazioarekin, datuen fitxategi automatizatuan sartuko dira eta Petróleos del Norte, S.A. da horren titularra. Gainera, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatuta dago. Dena den, konfidentzialtasun osoz tratatuko dira. Fitxategiaren helburua ikasleei beken eta laguntzen deialdiak kudeatzea da, baita posta elektronikoa erabiliz edo horretaz baliatu gabe, beken deialdiari buruzko informazio komunikazioak bidaltzea ere.

Hautagaiak onartu eta berariaz baimentzen du datuak Petróleos del Norte, S.A.ri jakinaraztea bekaren deialdia eta jarraipena behar bezala kudeatzeko beharrezkoa den neurrian.

Gorde eta tratatutako datuak ez dira ezabatuko beken deialdia amaitutakoan; hala, denbora mugagabez gordeko dira deialdi desberdinen historia mantentzeko.

Eskatzailea edozein unetan deskribatutako fitxategietara irits daiteke atzitze, zuzentze, deuseztatze eta kontra egitearen eskubideak erabiltzeko bere datu pertsonalei dagokienez. Eskubideak erabiltzea doakoa da eta idatziz jakinaraziko da honako helbidera:

PETRÓLEOS DEL NORTE, S.A.

San Martín, 5 - 48550 - MUSKIZ – BIZKAIA

Halaber, hautagaiak online plataformaren (Gune pribatua – Komunikazioen atala) bitartez erabil ditzake eskubide horiek.

 

 

 

 

8) PROZESUAREN EGUTEGIA

2018/19 ikasturtea

 

Ekintza

Data

Deialdi berria jakinarazi eta zabaltzea nahiz plataforma

2017ko uztaila

Eskabideak hartzeko plataforma irekia

2017ko uztailak 26-urriak 16

Dokumentazioa konpontzeko denboraldia

2017ko urriak 15-31

Beken adjudikazioa jakinaraztea

2017ko azaroaren 1. astea

1. ordainketa / aurrerakina

2017ko azaroaren 3. astea

Notak / espediente akademikoa bidaltzeko plataforma irekia

2018ko uztailak 1-irailak 30

2. ordainketa eta bonusa ordaintzea

2018ko uztaileko edota irail/urriko 1. astea