Lanbide Heziketarako beka-programa Petróleos del Norte-ren (Petronor) egitasmoa da.
Programa gure hezkuntza eta prestakuntza eskaera berriak artatzeko konpremezuan oinarritzen da, eta lanbide heziketa hezkuntza aukera bezala sustatzen lagundu nahi du, eta horren ondorioz Petronorren eragineko inguruetako ikasle gazteen enpleagarritasuna eta laneratzea bultzatzea.
Guztira, 35 lanbide heziketarako beka emango dira gehienez, eta bakoitzak 800 euroko laguntza ekonomikoa jasoko dute.
Bekak deialdian definitutako arlo profesionaletako erdi-mailako eta goi-mailako zikloak egiten dituzten ikasleentzako dira.
Eskainitako edozein beka jasotzeko interesa duten ikasleak udalerri hauetako batean erroldatuta egon beharko dute: Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena.